ets_zure_mundua

Zure mundua, 2013ko bukaeran eta 2014ko hasieran Usurbilgo Higain estudioetan grabatua eta nahastua izan zen, Haritz Harreguyren eskutik. Juan Hidalgok masterizatu zuen Madrileko Mastertips estudioetan, 2014ko otsailean.

Lan honetan taldeak bikain uztartu ditu Euskal Herriko ska erritmoen oinarriak diren alaitasuna, dantza eta kutsu sozial zein politikoa. Diskoaren ezaugarri nagusiak hauek dira: musika jostagarria poztasuna barreiatzeko dantzaren bidez eta hitz zuzenak arnasestuka eta hankaz gora harrapatzeko ezarritako boterea. Ska erritmoak nagusi diren disko batean balada eder zein hunkigarriak malkorako bidea egin dezake edozein herriko jaietako algara eta parrandan. En Tol Sarmiento taldeak, partisanoen antzera, mundua konpontzeko doinuak erabiliko ditu, edo futbol zaleak bere taldea bultzatu eta girotzeko, sexua askatasunean bizitzeko, mundu askeak eraikitzeko… En Tol Sarmiento musikaren doinuekin norberaren eta albokoaren munduak suspertzeko balio dezakete.

YOUTUBEN ENTZUN:

DESKARGATU – WEB OFIZIALEAN DOHAINIK

<– ITZULI – TALDEA

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *