http://ioriska.net/


Urte bat prestakuntza eta entsegu artean aritu ondoren taldearen lehen diskak argia ikusi zuen. Honek maila internazionaleko lehen bira ekarri zion formazio gazte honi. Diskoak taldearen izen bera zuen, “Vendetta“. Hamaika abesti propio eta bi bertsio batzen ditu diskak: The Selecter taldearen Everiday abestia, garai batean Hertzainak taldeak bertsionatua (Egunero izenaz) eta Jack Marshall musikariaren The munsters. Diska horretako abestien artean hauek bezalako zenbait aipa ditzakegu: “Loco”, “Comando che guevara”, “Son libre”, “Como sube”, “Soy de barrio”, “Ciudad desolación”, “Kolorez busti”, “Es Mentira”, “Miedo” eta “Vendetta”.
Proiektuak Ska musikan oinarritutako abestiak dakartza, estilo horren inguruan jardun baitute euren hamar urte baino gehiagoko ibilbide internazionalean. Hala ere, estilo hau ez ezik rock estiloa, skinhead-reggae estiloa eta latin-hardcore estiloa ere jorratzen dute.
“VENDETTA TOUR 2009” eta “MUNSTER TOUR 2010” bira internazionalen ostean eta horietan ehun kontzertu baino gehiago eskaini ondoren, taldeak BAGA BIGA zigiluarengatik sinatzen du. Gainera, 2011ko martxoak 1ean euren bigarren diska kaleratuko zutela adierazten zuten. Diskak lehen eta gero bat markatu zuen etengabeko handitze prozesuan diharduen taldearen ibilbidean.


ABESTIAK:

  1. Vendetta
  2. Loco
  3. Comando Ché Guevara
  4. Egunero
  5. Son Libre
  6. Cómo Sube
  7. Soy de Barrio
  8. Ciudad Desolación
  9. Crédito Hipotecario
  10. Kolorez Busti
  11. Es Mentira
  12. Miedo
  13. Munsters

YOUTUBEN ENTZUN:


Deskargatu – WEB OFIZIALEAN DOHAINIK
<– ITZULI – VENDETTA