vendetta-puro-infierno

2011ko martxoak 1ean “Puro Infierno” izeneko bigarren estudioko lana argitaratu zuten Vendetta taldeak. Disko berri honek lehenengo diskoaren Ska esentzia mantentzen du baina erritmo berrien presentzia nabari da. Hauen txertaketak proiektuaren estilo propioa gehiago finkatu zuen. Lehenengo diskoak ez bezala bigarren honek ez du bertsiorik eta karaktere helduagoa du. Honekin batera lirikak 360ºko itzulia ematen du. Bertan Manu Chao, The Police eta The Clash bezalako taldeen eragina nabarmentzen da. Disko honetan Pello Repáraz eta Javier Etxeberria izan ziren abestiei letrak jarri zizkietenak eta euren ahotsez gain Luisillo Kalandrakaren ahotsa ere agertzen da abesti batean.
“Begitara Begira” eta “Buonasera” bezalako abestiek taldeak Euskal Herrian duen posizioa sendotu zuten eta hauekin batera “La Diabla”, “Pasos de Acero”, “La Familia”, “Sugarra Zugan”, “Alerta”, “Sugarra Zugan” eta “Volar” bezalako abestiek mundurako ateak ireki zizkion taldeari.
Bigarren lana kaleratu eta “PURO INFIERNO TOUR 2011” eta “A MUERTE TOUR 2012” izeneko bi bira internazional etorri ziren. Bira hauek hainbat leku ezberdinetan jotzera eraman zuen taldea. Horien artean: Alemania, Suitza eta Sahara. Bira honi Londreseko The Jamm areto bete batean eman zitzaion amaiera.

ABESTIAK:

  1. Makana
  2. Alerta
  3. La Diabla
  4. La Familia
  5. A Muerte
  6. Begitara Begira
  7. Buonasera
  8. Pasos de Acero
  9. Vivir
  10. Volar
  11. Sugarra Zugan
  12. Tango Atlántico

YOUTUBEN ENTZUN:

 
Deskargatu – WEB OFIZIALEAN DOHAINIK
 
<– ITZULI – VENDETTA

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *