ZE ESATEK!

Ze Esatek! 2009an Euskal Herrian sortutako rock, reggae eta ska taldea da. Beste talde batzuetatik etorritako musikari esperimentatuez osaturiko banda da, hala nola Trikizio, The Txortains, Skunk, Harlax edota Nuke taldeetan aritutako musikariak. Orain arte, bost disko kaleratu dituzte.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Ze esatek! Trikizio taldea eta Txortains taldearen arteko uztarketa da. 2008ko urrian gauzatu zen, aipatutako bi banda horietako kide batzuek AEBetara egin zuten bidaia batean. Ideia hartatik abiatuta, 2008ko abenduan, talde guztia batu zen eta lehen entsegua abenduaren 8an egin zuten. Taldea sortu eta gutxira, 2009ko urtarrilaren 23an, eman zuten lehen kontzertua eta Iruñean egin zen Korrikaren azken festan.

2010eko martxoaren 4an, bere lehen diskoa kaleratu zuten, Ze Esatek!.

2010eko azaroaren 6an, Amurrion ospatu zen Ikasle Egunerako abestia grabatu zuten, “Ikasle Eguna 2010”.

2011ko martxoaren 14an, taldearen Facebook orrialdean Xabier Arakamak (trikitia) eta Frank Lopepek (tronboia) taldea uzten zutela esan zuten, bere proiektuekin (Trikizio eta Mikel Hats taldeak) aurrera jarraitzeko. Handik gutxira, Manex Berzosa sartuko zen troboi.

2011ko urriaren 2an, Azpeitian ospatu zen Kilometroak jaialdirako abestia grabatu zuten, Klik izena izan zuena, Mikel Aranburu eta Mikel Labaka futbolariekin, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin, eta hainbat haurrekin batera. Kantua eta bideoklipa 2011ko ekainaren 29an aurkeztu zituzten.

Urte bereko abuztuaren 12an, Bilboko Txori Barrote konpartsaren 25. urteurrena zela-eta, abesti berri bat aurkeztu zuten, Txori Barrote 25 Urte. Letra Etxahun Lekuek egin zuen eta musika Ze Esatek! taldeak.

2011ko azaroaren 17an, euren hurrengo albumeko lehen singlea kaleratu zuten, Urriak 11 eta, 2011ko azaroaren 24an, euren bigarren diskoa kaleratu zuten, Rock & Ron izenekoa.

2011ko gabonetan, EITBn izan ziren, Euskal Kantuen gauan

2012ko azaroaren 29an euren lehenengo zuzeneko lana kaleratu zuten, Gu Gara, CD/DVD formatuan.

2013ko azaroaren 28a zen bandak “Ibuprofeno” aurkeztu zuenean eta urte horretako Durangoko azokan bandako kideak “sendagile” izan ziren. Horrelaxe jarraitu zuten Hatortxu Rock edo Dokan eginiko aurkezpenetan ere. Hauexek izan ziren abestiak: Circle Pit Ska!, Kolorea kendu, Salon kitty, Viele Arten, Nere lagunak gartzelan daude, Ibuprofeno goizak, Beldurrak besarkatuz, Melody, USAmerikarren tranpa, But you don’t have a band, Argizaria eta Irribarre egin.

2015ean, disko berria etorri zen: Inoiz egin dugun diskorik onena. Tolosako Bonberenean grabatu zuten eta 10 abestiz osatuta zegoen. Hauxek dira: Ezin zaitut jasan, Kosta ala kosta, Summer of 74, Pianistaren heriotza, Zapaiatik zintzilik, Ilunetik argira eta buelta, Jonky Rolari, Working Class, Saminaren ederra eta Bagoaz.

INFORMAZIOA:

Donostia(Gipuzkoa)

  • Mikel Albisu
  • Jabier Rodil
  • Vierbu
  • Julen Valderrama
  • Unai Arzelus
  • Jokin Guilisagasti
  • Antton Albizu
  • Manex Berzosa

DISKAK:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *