NEGU GORRIAK

Negu Gorriak Muguruza anaiek osatu zuten bigarren musika taldea izan zen. Haien estiloan, rock, rap eta reggae nahasten ziren eta euskaraz abesten zuten. Ideologikoki konprometituak, ideia abertzale eta ezkertiarrak aldarrikatzen zituzten. 1990ean sortu zuten taldea eta 90ko hamarkadako Euskal Herriko talderik garrantzitsuena izan zen.


Negu Gorriak, Kortatu ska-punk taldetik sortu zen. Os Resentidos, eskola zaharreko rap-a, Public Enemy, N.W.A eta Shinehead taldeek eragin handia izan zuten Muguruza anaiengan, zeinek, musikalki geldirik ez geratzearren, Negu Gorriak sortu zuten.

1991 urte garrantzitsua izan zen. Mikel Anestesiak eta Mikel Bapek bat egin zuten; Esan Ozenki euren diskoetxea sortu zuten; eta Gure Jarrera diskoa kaleratu zuten. Hori esker oso ospe ona lortu zuten musikazaleen artean, baina oso ospe txarra Ustelkeria kanta zela eta. Horretan, Enrique Rodríguez Galindo guardia zibileko koronela gogor kritikatzen zuten bahitutako kokaina saltzeagatik eta GAL talde terroristan parte hartzeagatik.

1993an Rodríguez Galindok taldea salatu zuen, eta epaileek 15 milioi pezeta ordaintzera zigortu zuten. Gorago jo behar izan zuen Negu Gorriak taldeak koronelari diru hori ez ordaintzearren, zeren, azken finean, kanta-eskubideak eta diskoetxea koronelen esku gera litezke. Taldeak Hitz Egin izeneko kanpaina abian jarri zuten orduan. Hainbat artista Negu Gorriak-ekin bat egin zuten, espresio eskubidea arriskuan zegoela aldarrikatuz. Azkenean, Espainiako Auzitegi Gorenak taldea abslobitu egin zuen.

Gora Herrian hurrengo diskoan Manu Chao adiskidearen laguntza jaso zuten. 1993an Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (titulua Bernardo Atxagaren bertso batetik aterata) izeneko diskoa kaleratu zuten. Gitarrek eragin handiagoa izan zuten, eta letrak poetikoagoak bihurtu ziren, eta agian politikan hainbeste sartu gabe. Frustrazioa eta mina sentimenduak nagusiturik, hip-hop, punk, ska eta rock naturaltasunez nahasten dira. Askoren iritziz, hauxe da taldearen diskorik osatuena. Izen bereko jira egin zuten orduan. Hartatik Hipokresiari Stop! zuzeneko diskoa plazaratu zuten.

Hurrengo urtean Idea Zabaldu diskoa kaleratu zuten. Hego Amerikan egindako bisitek, iraultza zapatistak eta Fermin Muguruzaren lehenengo semea jaio izanak eragina izan zuten diskoan. Hirugarren mundua eta HIESa dira hizpide nagusiak. Erasokortasun puntu bat galduta, Idea Zabaldu kanta orijinaleko azken diskoa izan zen.

Salam Agur Negu Gorriaken azken diskoa da. Lagunak eta influentziak omentzen dituzte. Hala nola BAP!!, Otis Redding, The Who, Macka B, Minor Threat, Bob Marley, Public Enemy, The Clash, Redskins, Poison Idea, Errobi, Dead Kennedys, Linton Kwesi Johnson, Anestesia eta Niggaz With Attitude. Berriro ere, Kortaturekin gertatu zen modura, taldea desegin zen sormen musikala geldirik gera ez zedin.

Beste hiru aldiz bildu zen taldea kontzertuak emateko. Azken finean, Rodríguez Galindori ezer ordaindu behar ez izatea ospatu nahi zuten. Azken hiru kontzertuak salgai atera dituzte 2005ean.

INFORMAZIOA:


negugorriak.net

Gipuzkoa


  • Fermin Muguruza, ahots nagusia
  • Iñigo Muguruza, gitarra
  • Kaki Arkarazo, gitarra
  • Mikel Anestesia, baxua
  • Mikel Bap, bateria

DISKAK:

  • 1990 Negu Gorriak
  • 1991 Gure Jarrera
  • 1990 Gora Herria
  • 1993 Borreroak Baditu Milaka Aurpegi
  • 1994 Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30
  • 1995 Ideia Zabaldu
  • 1996 Ustelkeria
  • 1996 Salam, Agur

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *