MCONAK

McOnak Lekeitio (Bizkaian) Sortutako taldea da, punk-rock, folk, edo country estiloko abestiak egiten dituzte.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

2011-ko neguan beraien gustoko taldeen bertsioak egiteko helburuarekin Lekeitioko kultur etxean ellkartzen hasi ziren Kemen eta Joseba. Honela beraien bertsio propioak ere sortzen hasi zirelarik, orduan Pello Ander eta Kimetz elkartu ziren zuzeneko kontzertuak emateko helburuarekin.
2012-ko Udaberrian grabatu zuten lehen lana McEta eta Euskal Herrian zehar 40 kontzertu eman ondoren, Ruben ere taldean sartu zen 2013an.
Urte horretako udazkenean grabatu zuten beraien estudioko lehen lana eta Durangoko azokan estrenatu zena “Piraten matxinada” izenarekin.
2013 eta 2014 artean 55 kontzertu baino gehiago eman ondoren Kalera Rock-erako abestia egin zuten beste hainbat artistekin batera. Ondoren Kimetz-ek taldea utzi zuen eta Koldo sartu zen baxua jotzen.
2015ean grabatu zuten beraien azken diska, Galarrena.

INFORMAZIOA:

Lekeitio (Bizkaia)

  • Ander Marino: bateria, koruak
  • Koldo: baxua, koruak
  • Kemen: gitarra elektrikoa, koruak
  • Migel: banjoa, koruak
  • Ruben: akordeoia, trikitixa, teklatua, koruak
  • Joseba: gitarra akustikoa, ahotsa

DISKAK:

  • McETA (2012)
  • PIRATEN MATXINADA (2013)
  • GALARRENA (2015)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *