LATZEN

Latzen Oñatin 1993an sortutako heavy metal musika talde bat izan zen. Oso gazte hasi ziren, eta Hor Konpon taldea alboan izatea lagungarri suertatu zitzaien. Jaialdiak ugaldu ahala, Carlos Kreatoren estudioan gauzatu zuten lehen maketa, Heriotzari deika izenekoa. Euskadi Gazteko entzuleen harrera beroan, entzuleen saria irabazi zuten.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Kontzientzia ala infernua izan zen haren lehen estudio-diskoa. Oihuka diskoetxearen arabera, lanak batzen ditu metal arloan dauden erritmo desberdinak. Kanta azkarrak, gogorrak, boteretsuak eta zanpakorrak ditu, gitarren indarrean egindakoak eta ahots garbi eta melodiatsuak lagunduak. Makinak ederki funtzionatzen du bizi-bizi zein makal, eta baladen egituran doazenak ez dira atzean gelditzen. Tonu epiko, metalzale eta heavyak. Hitzak zainduak dituzte eta giza arlokoak dira batik bat, baina maitasunezkoak ere badituzte. 1997ko Gaztea Sarietan kantarik kuttunena izendatu dute Laztana abestia.

Bigarren estudio-diskoa Ardi Larruz izan zen. Oihuka diskoetxearen arabera, bigarren disko hau, aurrekoaren aldean, gogorragoa da. Metal boteretsuago eta landuagoa. Azala bezala, gordinagoa, nahiz eta abiadurak, orokorrean, apur bat jaitsi diren; horrek sendotu egiten ditu kolpea eta iraunkortasuna. Oinarri erritmiko sendoak eta metaleroak. Gitarretan lan eskerga dago, punteo distiratsuak. Ahotsak melodiak osatzeko erraztasun apartu du, lakarrak batzuetan eta, leunak tarteka.

2007an, taldearen banatzetik zortzi urte igarotakoan, taldea berriro elkartu zen “Infernuko Ateetan Tour” izeneko agur-bira egiteko.

INFORMAZIOA:

Oñati (Gipuzkoa)

  • Gorka Lazkano: bateria.
  • Iker Martinez de Zuazo: gitarra eta akustika.
  • Joxe Mari Azpitarte: baxua eta ahotsak.
  • Aitor Uriarte: gitarra eta ahots nagusia.

DISKAK:

  • KONTZIENTZIA ALA INFERNUA (1996)
  • ARDI LARRUZ (1998)
  • HERIOTZARI DEIKA (2007)
  • HELLMUGA (2008)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *