KAUTA

Kauta 2001ean Andoainen (Gipuzkoa) sortutako rock taldea da. Mikel (ahotsa eta gitarra), Xabi (gitarra), Adrian (baxua) eta Gorkak (bateria) sortu zuten. Arrazoi pertsonalak medio, 2005eko urrian taldea uztea erabaki zuen Xabik, hirukote bezala jarraitu zutelarik.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Kauta taldea lau gaztek osatu zuten 2001ean, Andoainen. Ikastolako lagunak eta interesgune bera konpartitzen zutenak: musika. Beste musika taldeetan ibili gabekoak ziren. Lehen agerraldia Andoaingo gaztetxean egin zuten 2002ko martxoan. Jon Irurzunek (BAP) grabatu zuen lehen maketa, “Zaharrak berri” kantua tartean zegoela, 2003ko ekainean eta uztailean. 2003an Euskadi Gazteak antolatutako maketa-lehiaketan entzuleen saria jaso zuten. 2003ko Euskadi Gaztea sarietan “Musikan Berria” atalekoa eman zieten 2004ko martxoan. Lehen diskoa, “Izan zaitez zu” (Oihuka), 2004ko urrian argitaratu zen eta harrera ona izan zuen. Kontzertuz betetako urtea izan zuten eta biraren bukaeran (2005eko azaroa) Xabi gitarrajoleak taldea utzi zuen.

Kauta taldearen bigarren diskoak “Biluzik” izenburua du. 2006ko abuztuan grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan. Aurreprodukzioa, grabaketa eta nahasketa Haritz Harreguyren eskuetan utzi zituen Kauta taldeak, aurreko diskoan bezalatsu. Diskoak, musikari dagokionez, laguntzaile bakarra izan zuen: Jon Oiartzunek sintetizadorea eta theremiñe jo zituen “Norbere akaberari buruzko mintzaldia” abestian. Letretan, aldiz, Asier Serranok idatzi zuen “Suzko gaua”, Aitor Perezek “Eros nazazu”, eta “Norbere akaberari buruzko mintzaldia” Joseba Sarrionandiak idatzitako “Hnuy illa nyha majah yahoo” poema liburutik hartua dago.

Kauta taldeak rock eta hardcore melodikora bideratu ditu ahalegin guztiak eta, noski, ahotsaren melodietara.

INFORMAZIOA:

Andoain (Gipuzkoa)

  • Mikel Moreno (ahotsa eta gitarra)
  • Adrian Elustondo (baxua)
  • Gorka Mendizabal (bateria)

DISKAK:

  • Izan zaitez zu (2004, Oihuka)
  • Biluzik (2006, Oihuka)
  • Isladak (2008)
  • Agerre (2013)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *