KAOTIKO

Kaotiko Agurainen 1990eko hamarkadaren amaieran sortutako punk-rock musika taldea da, nagusiki gaztelaniaz abesten duena. Aurretik kideetako hiru (Aguayo, Fonta eta Aguayiko) Kaos Etiliko taldean aritu zirelarik.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

2001eko irailean argitaratu zuten lehen diskoa, Mundo kaotiko izenekoa. Hurrengo lanak Raska y pierde izena du, 2003 apirilean kaleratutakoa. Estudioan grabatutako bi disko hauek merkaturatu ondoren, Gasteizko Azkena aretoan 2004 apirilaren 17an emandako kontzertua grabatzea erabaki zuten, 2005eko martxoaren 14an DVD batean argitaratuz.

Laugarren lanak Destino escrito izena du, Universal zigilupean 2006an argitaratu zutena. Azkenik, 2008ko otsailaren 21ean argitaratu zuten beraien bosgarren eta orain arteko azken lana, Adrenalina izenekoa. Azken honetan euskarazko kantu bat ere badute, Paradisu taberna izenekoa.

INFORMAZIOA:

Agurain (Araba)

  • Jony: ahotsa
  • Aguayiko: gitarra eta koroak
  • Aguayo: gitarra
  • Mortx: baxua eta koroak
  • Xabi: bateria eta koroak

DISKAK:

  • MUNDO KAOTIKO (2001)
  • RASKA Y PIERDE (2003)
  • DIRECTO – DVD (2005)
  • DESTINO ESCRITO (2006)
  • ADRENALINA (2008)
  • REACCIONA (2010)
  • EH. CALLING (2013)
  • SINDICATO DEL CRIMEN (2016)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *