• Enero 7, 2017
IZEBERG

Izeberg Usurbilen 2013an sortutako taldea da. Norberaren taldeko iparrorratza aldatu eta estilo berri bati ekinda, Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako izotz zatietatik osatu da Izeberg 2013ko Martxoan.

Izeberga bultzatzen zuten korronteak elkartu eta eskukada bat kantu ditugun honetan dator Izebergen lehen lana “Azalera”.

Doinu gaziak eta melodia gozoak nahastuz, ea zer topatzen dugun musikaren itsaso zabalean.

INFORMAZIOA:


izeberg.bandcamp.com


Usurbil (Gipuzkoa)


  • Ixak Arruti, ahotsa eta gitarra
  • Jokin Irastortza, bateria
  • Antton Aranburu, gitarra
  • Beñat Urteaga, baxua
  • DISKAK:

    • Azalera (2014)
    • Lurrik ez begi bistan (2016)