HESIAN

Hesian 2006ko udan Sakanan sortutako taldea da. Punk-rock eta hardcore melodikoen nahasketa bat ikusten da beraien abestietan. Ska kutsu bat ere badu eta hitzei dagokienez, gizarte eta politika aldarrikapenak, edo sentimendu ezberdinen inguruan kantatzen dute.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Beraien lehen diskoa, “Maite dugu”, Iruñeko K estudiotan grabatu zen Alberto Porresen eskutik eta taldeak eta Albertok berak ekoiztu zuten. 2007ko ekainean argitaratu zen eta jada 1000 kopia baino gehiago saldu dituzteaite dugu” abestia grabatu zuten eta “Euskal Herriak Autodeterminazioa” kanpainarako, izen berdina daraman abestia grabatu zuten. Taldearen ekintza eremua oso zabala da eta urte eskas batean 50 kontzertu inguru eskaini dituzte Euskal Herriko eremu eta txoko guztietan, beti ere oso harrera onarekin, plazak edota gaztetxeak betez eta jendearen parte-hartze aktiboa lortuz eta bereganatuz. Berri Txarrak, Banda Bassotti, Habeas Corpus edota Su ta Gar taldeekin igo dira agertokira. 2008ko udan Aurtengo Gorakada 10 bilduman Hau dena aldatzera doa abestia sartu zuten, eta urrian bere estraineko lana kaleratuko du: Herriaren Oihua. Diskoak hamahiru abesti ditu eta Alberto Porresek grabatu du Iruñeko K Estudioetan. Euren estilo askotakoaren barnean punk azkarra, eak, melodia liri o neguan etenaldi bat egingo zutela iragarri zuten beren webgunean, hirugarren diskoa prestatzeko asmoz. Garai hartan, Erikek eta Ametsek taldea utzi zuten, eta haien ordez Donostiako Mireia (ahotsa) eta Iruñeko Xabi (kitarra) sartu ziren taldera.

INFORMAZIOA:

Sakana (Nafarroa)

  • Fran (Ahotsa eta gitarra)
  • Zuriñe (Ahotsa)
  • Xabi (Baxua)
  • Aritz (Bateria)
  • Xabi (Gitarra)
  • Igotxo (Saxoa)
  • Eneko (Trompeta)
  • Txamus (Tronboia)

DISKAK:

  • MAITE DUGU (2007)
  • HERRIAREN OIHUA (2008)
  • BORRIKATU ETA IRABAZI (2010)
  • HITZETIK (2011)
  • HEMEN ETA ORAIN (2013)
  • HEGALAK ASTINDUZ (2014)
  • HESIAN (2016)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *