• marzo 14, 2016
HERTZAINAK

Hertzainak 1981. urtean Araban sortutako euskal rock taldea da. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan sarturik zeuden.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

1981eko gabon zahar gauan estreinatu ziren Gasteizen. The Clash taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko egoera sozio-politikoa islatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen.

Hasierako taldekideak Josu Zabala Ajuriagerra, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren. 1982ko udan, Xabier Montoia “Gamma”-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean. 1993an, taldeak agur esan zuen, Donostiako Anoeta kiroldegian eskainiriko emanaldian. Oraindik, taldekide batzuek bakarka kantatzen jarraitzen dute: Txanpi Doctor Deseo taldean, Gari bakarka eta Josu Zabala Ajuriagerra Zazpi Eskale eta Gu eta Gutarrak taldeetan.

INFORMAZIOA:

Gasteiz (Araba)

  • Josu Zabala Ajuriagerra: konpositorea, baxua eta trikitilaria
  • Gari: abeslaria, gitarra-jotzailea
  • Enrique “Kike”: gitarra-jotzailea
  • Txanpi: bateria-jotzailea
  • Delfo: gitarra-jotzailea
  • Tito: saxofonista
  • Kurro: bateria-jotzailea

DISKAK:

  • Hertzainak (1984)
  • Hau dena aldatu nahi nuke (1985)
  • Salda badago (1988)
  • Amets prefabrikatuak (1990)
  • Zuzenean (1991)
  • Denboraren orratzak (1992)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *