• Marzo 4, 2016
GOVERNORS

Governors taldea Arrasaten sortutako rock taldea da. Rock & rolla, muinean, musikaren aukera estetiko hutsetik haratago, jarrera sendoa da, handiarekin kritikoa eta txikiarekin eskuzabala den bizitzaren ikuspegia.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Rocka gizaki berriaren herri-musika da. Horixe dugu, hain zuzen, Governors taldearen ezaugarririk argiena: bere musikaren intentsitatea eta kantu amorratuen bitartez komunikatzen duten jarrera baikor bezain sortzailea. J. Sangre (ahotsa), taldeko aitzindariaren aurreko ibilbideak (Ekon, FJORD) bermatzen du aurrez esandakoaren koherentzia.

Frenetikodrome du izenburua taldearen bigarren diskoak. Ahotsen tratamendu finean oinarritzen den musika talde indartsu baten espazio melodiko landua da; nahiz ikusiz nahiz entzunez, zirrara sorrarazten digun unibertso zitala. Taldeak berezkoa duen musika-kontzeptu artistiko honen bidez, kemenez eta kuraiaz mamituriko esentziak barreiatzen ditu. Konposizio eta interpretazio maila handiaren eraginez, diskoak, gaur egungo soinua du, milurteko berriaren lehen hamarkadari dagokiona. Testua berriz, gizakiarengana eta gizartearengana hurbiltzen da, samur eta zintzo, egiazkoa eta baliagarria den horretan asmatu nahian, mundu hobe baten ideia posiblea dela azpimarratuz. Frenetikodrome, azken batean, bizitzaren amildegiaren ertzeko jolas musikala da.

Disko berri hau 2010eko urtarril-otsailean zehar Hi Gain estudioak grabatu eta nahastu du Haritz Harreguyk, eta ekoizpena J. Sang-ekin batera garatu du; masterizazioa, berriz, Jonan Ordorika Mamia estudioetan egina da. Hamar kanta berri aurkezten ditu diskoak. Horrez gain, pasa den urteko Hatortxurock festibalerako egindako Kristal kolpatuak abestia eta bideoa ere topatuko ditugu. Kantu horretan, dakizuenez, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) eta Sorkun kantariek parte hartu dute. Abesti hori Euskal Zinema eta Bideo jaialdiko azken edizioko irabazlea izan zen.

Musika guztiez gain, taldeko kantari J. Sang-ek berak sei kantaren hitzak idatzi ditu; beste abestien hitzak Eider Zumalde, Aitor Antruejo eta Fredi Paiarenak dira. Berriro ekinean, GOVERNORS taldeak disko eraginkorra eta eragilea dakarkigu, lau haizetara rock&rollaren mezua aldarrikatuz.

INFORMAZIOA:

Arrasate (Gipuzkoa)

  • J. Sangre – Ahotsa
  • Heloy – Bateria
  • Paco – Gitarra
  • Jorge – Baxua

DISKAK:

  • ITXARON BEHARRA EZ DA ITXAROPENA (2007)
  • FRENETIKODROME (2010)
  • COLLAGE (2011)
  • MORPHINAPOLIS (2013)
  • SU GARAIAN(2015)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *