GOSE

Gose Arrasaten sorturiko musika taldea da. Egiten duten musikak trikitia eta musika elektronikoa uztartzen ditu.ç

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

2004ean hasi zuen ibilbidea. Trikia eta elektronikaren arteko amodio istorio hark halako fruitua eman ahalko lukeenik inor gutxik espero zezakeen orduan. Euskal kultura, euskara eta, orohar, euskal musika oinarri hartuta abiatu zen proiektua. Betiere, ordenagailuko pantailaren beste aldetik begiratuta.

Musika egitasmoa da, bai, baina, bere zuzenekoetan argi utzi bezala, irudiak ere badu bere garrantzia, eta ez nolanahikoa. Arrasateko taldeak kontzertuetan, proiekzioak erabili izan ditu abestiak janzteko (edo eranzteko).
Urteetan zehar gure folklorearen “ume gaiztoa” izan den trikitixa oinarri hartuta, euskal herri-musikari beste ikuspuntu bat eman nahi izan dio. Kazetari askok horrela definitu dituen arren, g o s e talde “iraultzailea” esatea asko esatea izango da agian, baina ezin zaio ukatu Euskal Herriko eszenan zerbait benetan desberdina eta berritzailea eskeini izana.
Ez zen hori akaso hasierako helburua, baina, neurri batean, trikiaren kultura irauli egin du taldeak. Tradizioa ordenagailu bati konektatu, eta betiko hauspoarekin jolastu, musika egiteko modu berri bat aurkitu arte. Mendeak dituen tresna batek, traizioan erori gabe, XXI. mendeko musika ere sortu, interpretatu eta zabaldu dezakeela erakutsi du. Maurizia dantzatokiraino eraman, belaunaldi berri bati sekuentziaturiko euskal musika eskainiz. Euskal Herrian bertan ezezik, baita gure mugetatik haratago ere. Eta beti, euskaraz kantatuz.

Elektro-jazza, tangoa, sehaska kantua, afrobraziliar perkusioak, technoa, punka edota arin-arina daude entzungai g o s e taldearen kantuetan. Trikia eta sekuntzia elektronikoak nahastuz eta ahots goxo batek lagunduta.

INFORMAZIOA:

Arrasate (Gipuzkoa)

  • Ines Osinaga
  • Iñaki Bengoa
  • Jon Zubiaga Osoron

DISKAK:

  • GOSE_ (2005)
  • GOSE II (2007)
  • GOSE III (2009)
  • GOSE IIII (2010)
  • GOSE IIIII (2012)
  • GOSARIAK (2014)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *