GATILLAZO

Gatillazo Euskal Herriko musika talde bat da, punk estilokoa, 2005ean Agurainen Evaristok (La polla Records) sortua.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

2002an Fernandito La Polla Records taldeko bateria-jotzailea hiltzean, Evaristo abeslariak Kañeria 13 taldeko Jon Zubiaga Osoronekin eta RIP taldeko Jul eta Txerrarekin batera The Kagas (2002) eta The Meas (2004) proiektuak aurrera atera zituen.

2005ean, berriz, Gatillazo izeneko talde iraunkorra sortzeko La Polla taldeko Txiki (gitarra) eta Tripi (bateria), Jon Zubiaga (gitarra) eta Xabi (baxua) aukeratu zituen. Urte hartan lehendabiziko diskoa atera zuten.

2006an Xabi baxujolearen ordez Mikel sartu zen eta hurrengo urtean bigarren diskoa atera zuten. 2008an Mikelek alde egin eta Butonbiko sartu zen baxua jotzeko. Urte hartan Sex Pastels hirugarren diskoa ateratzeaz gain, Jon Zubiaga Osoronek taldea utzi eta Ángel sartu zen gitarran.

INFORMAZIOA:

Agurain (Araba)

  • Evaristo: ahotsa
  • Txiki: gitarra
  • Angel: gitarra
  • Butonbiko: baxua
  • Tripi: bateria

DISKAK:

  • GATILLAZO (2005)
  • DIANAS LEGALES (2007)
  • SEX PASTELS (2008)
  • SANGRE Y MIERDA (2011)
  • SIGLO XXI (2013)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *