EZINEAN

Ezinean 2001ean Azpeitian (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da, hardcore melodikoa eta punk rock musika estiloak jorratzen dituena. Taldeak 2005ean grabatu zuen maketa, eta kaleratu ez zen arren, GOR Diskak argitaletxeak eskaini zien diskoa grabatzea, 2006an kaleratu zelarik.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Lehenengo disko honen arrakastaren adierazle dira emandako ia 60 kontzertuak (Euskal Herrian nahiz Alemanian) eta gaztea sarietarako izendapena nahiz Leioako Pop-Rock lehiaketako Euskara saria.

Taldearen bigarren diska 2008an plazaratu zen, berriro GOR diskoetxearekin eta oraingoan “Zuretzat” izenburupean. Disko hau Lobo estudioak (instrumentuak) eta Noise estudioak-en (ahotsak) grabatua izan zen, Oihan Lizaso eta Iosu Gonzalezen gidaritzapean hurrenez hurren, eta Oihan Lizasok nahastu eta masterizatua. Ezineanen proiektuari eskaintzeko denbora falta zela eta, oihan Lizasok taldea “utzi” zuen lehen diskoaren kontzertuak amaitzean, kontzertuetako tekniko izatera pasatuaz. Bere ordez Jon Regaño (Zeke) batu zen taldera. Zuretzat diskoaren baitan ia 50 kontzertu eman zituzten (Euskal Herrian, nahiz espainiar estatuan, Valencia).

2009an Bilboko aste nagusiko kontzertuarekin, bigarren diskoari zegokion kontzertu sorta bukatutzat eman zuen. Entseatu nahiz kanta berriak sortzeari sekula utzi ez arren, bizitzako zenbait gorabeherak eraginda taldea kontzerturik eman gabe nahiz diskorik kaleratu gabe egon da ia 4 urte luzeetan zehar. Zorionez, 2013garren urtean eszenatokietara bueltatu zen lehenengo diskoa sortu zuten partaide berdinekin. Dozena erdi bat kontzertu eman ondoren, 2014an hirugarren diskoa kaleratuko du Oihuka diskoetxearekin eta “berriz” izenburuarekin; “berriz” laukote bera, “berriz” ilusio bera, “berriz” indar bera, “berriz” Ezinean.

INFORMAZIOA:

Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Iban Amenabar (ahotsa eta baxua)
  • Jon Regaño (Zeke, gitarra eta koroak)
  • Oier Ezeiza (gitarra)
  • Oihan Amezua (bateria)

DISKAK:

  • EZINEAN (2006)
  • ZURETZAT (2008)
  • BERRIZ (2014)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *