ETS – EN TOL SARMIENTO

En Tol Sarmiento Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituztenean eta ska-rock talde bat da, reggae eta punk-rock doinuak ere egiten dituena.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi kitarrista, Iñigo Etxezarreta eta Ruben Campinun, eta baterian Floren Nuela. Dena den, Kampik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi zen, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean. Hilabete gutxien ostean, taldea abesti propioak konposatzen hasi zen.

2006 eta 2007 artean Arabar Errioxatik kontzertuak ematen hasi ziren, Bujo tronpeta-jolea ezagutu arte. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: Ska. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen ‘VendimiaSeleccionada’, sei abestiz osatutako maketa-diskoa. 2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Ruben Terreros tronpetajoleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen.

2012. urtean “Hacia la Luna” diskoa grabatu zuten Logroñoko Sonovision Rock Lab estudioetan, Dan Diez-en eskutik. Taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin batera hasi zen lanean eta aldi berean, E.T.S.-ren abestiak Euskal Herri osotik hasi ziren entzuten. Beste alde batetik, kontzertu asko hasi ziren jotzen betiko zonaldetik kanpo, zuzeneko indartsu eta alaitsu bat eskainiz. Pixkanaka, jarraitzaile gehiago hasi ziren nabarmentzen, gehien bat publiko gaztea.

Bi urte geroago, 2014. urtean, “Zure Mundua” izeneko hirugarren lana grabatu zuten Usurbilgo Higain Estudioetan, Haritz Harreguyren eskutik. Taldea izena hartu eta jarraitzaile kopurua handituz joan zen.

Hurrengo urtean, 2015ean, Gasteizen ospatutako baina Oiongo San Bizente ikastolak antolatutako Araba Euskaraz egunerako abestia E.T.S.-k konposatu zuen. Urte berean, taldeak “Beldurrik ez” laugarren lana grabatu zuen SONIDOXXI estudioan (Galar , Nafarroa), Javi San Martinen eskutik. Disko motzagoa, soilik euskaraz eta rock-eroagoa. Durangoko Azokan aurkeztu eta lehenengo 10 salduetan sartu zen.

INFORMAZIOA:

Iekora (Araba)

  • Iñigo Etxezarreta: gitarra eta ahotsa
  • Ruben Campinun: baxua, ahotsa, eta koruak
  • Floren Nuela: bateria
  • Jabier Lucas: tronboia
  • Ruben Terreros: tronpeta

DISKAK:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *