ESNE BELTZA

Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Taldea sortzeko ideia Xabi Solanok izan zuen, Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Taldearen izena Fermin Muguruzak berak proposatutako paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta.

Kontrabanda taldeko musikari batzuez gain, talde honi Xabi Solanorekin Etzakit eta The Solanos taldeetan aritutako beste musikari batzuk batu zitzaizkion.
2008an talde honek lehenengo diskoa kaleratu zuen, Made In Euskal Herria izenekoa. Lehenengo disko honek 15 abesti ditu, nagusiki euskaraz, nahiz eta abesti eta estrofa batzuk gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez izan.

2009an hainbat taldekidek, CD+DVD bat grabatu zuten Esne Zopak – Esnesaltzailearena izenpean. Disko hau trikitiaren munduari eskainia dago eta estilo honetako abestiz osatzen da. DVDan hainbat trikitilariri egindako elkarrizketak agertzen dira.

2010ean taldeak bigarren diskoa egin zuen, Noa izenekoa. Disko honek 17 abesti ditu.

2011ko bukaera aldera argitaratu zen “Freedom hiru kolpetan”, lan hirukoitza, hirugarren diskoa zela nabarmentzeko, DVD (Freedom) gehi CD audio (3 Kolpetan) batez osatua dago. Lan honen egituraren ideia 3 kolpetan oinarritzen da. 3 kolpe DVDan, 3 zuzeneko: Fuji Rock jaialdia, Japonia (2009), Durango (2010) eta 2011kako irailaren 11ean Donostiako kaia. Umorea nahiz ironia erabiliz taldearen izaera txertatzen zen DVD-an, filma modura, eta irudi guztiak elkar lotuz abesti bakoitza aurkezten duen argumentu bat eraikiz. 3 Kolpetan CD audioa, Esne Beltzaren 9 abesti berri, Esne Zopaken (Esne Beltzako taldekide batzuk duten proiektu musikala) 3 abesti berri eta Rude (Italia), Davidb (Frantzia) edota Xabi Peryk (Euskal Herria) eginiko remix-ak gehi bitxikeri batzuk osatzen dute.

2013ko abenduan Goraǃ diskoa argitaratu zuten, Ereñotzu eta Bardoze artean egina 2013ko irailetik azarora bitartean. 17 abestiz osatutako diskoa da.

2015. urtearen amaieran, beste disko bat argitaratu zutenː Esna. 8 kantu ditu.

INFORMAZIOA:

Euskal herria

  • Xabi Solano: ahotsa eta trikitia
  • Sergio Ordóñez (Patxuko): ahotsa
  • Pello Gorrotxategi: : teklatua eta koruak
  • Jon Mari Beasain: gitarra eta panderoa
  • Aitor Zabaleta: baxua
  • Iban Zugarramurdi: bateria
  • Haritz Lonbide: tronpeta
  • Jon Elizalde: tronboia
  • Zigor Lampre (DJ Zigor): D.J.
  • Jon Garmendia «Txuria»: hitzak

DISKAK:

  • MADE IN EUSKAL HERRIA (2008)
  • NOA (2010)
  • 3 KOLPETAN (2011)
  • GORA! (2013)
  • ESNA (2015)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *