ESKORBUTO

Eskorbuto taldea Euskal Herriak eman duen punk talderik garrantzitsuenetakoa izan zen 1980ko hamarkadan zehar, Euskal Rock Erradikalaren sasoian. Euren eragina gaur egun ere oso nabaria da.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Taldea 1980an sortzen da Santurtzin (Bizkaia), punk musikaren mugimenduak eraginda. Oso hasiera zaila izan zuten, 1983an, Madrila zihoazela, poliziak atxilotu zituen beraiek egindako maketa baten letrengatik (ETA edo Maldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren denboran abandonatuta sentitu ziren Euskal Herriko hainbat sektoreengandik, eta honekin abesti bat egin zuten A la mierda el País Vasco deiturikoa. Kantu hau RIP taldearekin batera ateratako diskoan sartu zuten 1984an. Disko honek “Zona Especial Norte” izena zuen, eta Euskal Herrian jotzeko arazo asko ekarri zizkien.

Euren lehen albun ofiziala 1985ean iritsi zen, “Eskizofrenia” izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren. 1986an “Anti-todo” atera zuten, disko hau askorentzako azken urteetako punk diskorik hoberena da. Urte berean album bikoitz bat atera zuten “Impuesto revolucionario” izenarekin, zuzenean grabaturikoa, eta 1987an estudioan grabaturiko disko bat atera zuten “Los demenciales chicos acelerados”. 1988an autoproduzitzea erabaki zuten eta “Las más macabras de las vidas” diskoa atera zuten. 1992an “Demasiados enemigos” diskoa atera zuten, garai hartan Iosuk eta Juanmak heroinarekin arazo larriak zituzten. Iosu drogaren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992ko maiatzaren 31an. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992ko urriaren 8an hil zen.

Nahiz eta taldeko bi kide hil, 1994an “Aki no keda ni dios” atera zuten, Paco bateria-jotzaileak taldearekin jarraitzea erabaki baitzuen. Josuk eta Jualmak hil aurretik idatzi zituzten abestiekin plazaratu zen diskoa. Honengatik taldeko jarraitzaile batzuek protesta egin zuten. “Kalaña” 1996an, eta “Decadencia” 1998an izan ziren taldearen azkeneko diskoak.

Eskorbuto ez zen talde famatua egin ondo abesten zutelako, beraien abestiak garai horretako himno bihurtu zirelako baizik, adibidez “Mucha policia poca diversión”. Askok maite eta askok gorrotatu zuten taldea izan zen. Beraien erlazioak beste talde batzuekin ez ziren oso onak izan, adibidez La Polla Recordsekin, Eskorbutokoek hauei gitarrak lapurtzen zizkieten.

INFORMAZIOA:

Santurtzi (Bizkaia)

  • Juanma Suárez – Baxua eta ahotsa
  • Iosu Exposito – Gitarra eta ahotsak
  • Paco Galan – Bateria

DISKAK:

  • Primeros ensayos (1982)
  • Jodiendolo todo (1983)
  • Que corra la sangre (1984)
  • Zona Especial Norte (1984)
  • Eskizofrenia (1985)
  • Anti todo (1986)
  • Ya no quedan mas cojones, eskorbuto a las elecciones (1986)
  • Impuesto revolucionario (1986)
  • Los demenciales chicos acelerado (1987)
  • Las más macabras de las vidas (1988)
  • Demasiados enemigos (1991)
  • Aki no keda ni dios (1994)
  • Kalaña (1996)
  • Decadencia (1998)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *