ESKEAN KRISTO

Arratiako (Bizkaia) bost gaztek osatutako talde bat da. Musika kontuetan 70.hamarkadako rock&rollaren urrezko sasoi hartara jotzen dute eta orduko taldeak dituzte gidari.

Bizitzaz eta heriotzaz, amodioaz eta gorrotoaz…, huntaz eta hartaz mintzo dira gordin eta lotsa barik; izan ere, eurek esaten dutenez, infernuaren eta zeruaren bitarteko zubia uste baino laburragoa da.

Zuzenekoetan, barruak hustu egiten dituzte, daukaten guztia eman; deabrua zirikatu eta berarekin ibiltzen dira festan. Beraz, badakizu, erori zaitez pekatuan.


2013an, aurreneko maketa egin zuten, eta horrekin Azkue fundazioak antolatutako banden lehiaketa irabazi zuen.
2014an lehenengo diska kaleratu zuten AZOTE KALDÜZ! eta 2016an bigarrena, EZKURRIK ONENAK.

INFORMAZIOA:


eskeankristo.bandcamp.com
TWITTER: @eskeankristo


Arratia (Bizkaia)


  • Pello Artabe: ahotsa
  • Alex Harillo: gitarra
  • Aritz Ontalvilla: gitarra
  • Peio Artetxe: baxua
  • Imanol Arrese: bateria
  • DISKAK:

    • ESKEAN KRISTÖ (2013)
    • AZOTE KALDÜZ! (2014)
    • EZKURRIK ONENAK (2016)