ENBOSKADA

Enboskada 1997an Arrasaten sortu zen punk-oi! taldea zen bost lagunek osatua. Oxel (ahotsa), Asier (gitarra), Mikel (gitarra), Urtzi (baxua) eta Josu (bateria) dira taldekideak.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Arrasateko Gaztetxeko lokal batean egin zituzten lehenengo entseguak. Bertan, hainbat talderen bertsioak egiten hasi ziren (RIP, Eskorbuto, Decibelios, 4 Skins, The Opressed…). Lehenengo kontzertua Elgetako Panaderokua tabernan egin zuten Arrasateko Arkada Social, Harrikada eta Des-kontrolekin batera.

Bi lan dituzte kaleratuta. Bata Never Surrender taldearekin batera egindako Splita eta 2007an kaleratutako Zilegi al da? diskoa. 2009ko Martxoaren 28 Arrasateko 360. aretoan azkenengo kontzertua jo zuten.

INFORMAZIOA:

Arrasate (Gipuzkoa)

  • Oxel (ahotsa)
  • Asier (gitarra)
  • Mikel (gitarra)
  • Urtzi (baxua)
  • Josu (bateria)

DISKAK:

  • Never Surrender & Enboskada (2005)
  • Zilegi al da? (2008)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *