EMON

Emon taldea izugarrizko musika koktela izan da hasieratik, baina taldeari izena eta jarduna Bergaran eman zioten 2007an. Kide askok osatutako tadeetan normala da musikarien sartu-irtena, baina segitzen dutenek defendatu behar dute taldearen estrategia eta barruko filosofia.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Aurreneko urteak oso garrantzitsuak izan ohi dira, batez ere iraupena emateko sortutako taldeari. Baina batzuetan estrategiak ez datoz burura segituan, gehiago pentsatu behar delako biziraupenean. Emon taldeak kantu ezagunen bertsioak egiten lortu zuen taldearen defentsa egitea. 2010ean argitaratuko dute lehen diskoa abesti berriekin, “Piztu herria”. Emon taldeak hortik aurrera hartuko du itxura sendoagoa. Diskoaren prestaketak garratzitsuak dira seriotasuna bermatzeko, euren buruei zerbait direla adierazteko.

Kantuak egin, zuzeneko mordoa eskaintzea ez da ameskeria, Euskal Herritik kanpora atera (Italia eta Londres). Emon taldearen kokteleran osagai berriak sartuko dira, kantari aldaketa izango da, musika filosofia egonkortzeko unea. 2013ko otsailean “Konfeti kolore” argitaratuko du Baga-Biga musika bulegoak. Dagoeneko jai giroa nabarmena da. Hortik aurrera dantzak ez du etenik Emon taldean. Horrenbeste berotasunaren ondorioa da “Sua”.

Emon taldearen “Sua” diskoa 2014ko urrian grabatu eta nahastu du Axular Arizmendi teknikariak, Mutrikuko AME estudioan. Musika ekoizpena Emon eta Axular Arizmendiren esku geratu da. Masterizazioa Estanis Elorzak egin du Doctor Master estudioan. Hamaika laguntzaile izan ditu diskoak hitzetan: “Eltzetik eta Altzotik” (Amets Arzallus), “Mintza”, “Karriketan”, “Ni naiz zure kantua” eta “Erdibidean” (Iosu Ganuza), “Ar eme, eme arra”, “Nomadak” eta “Bizizale” (Gurutze Ostolaza). Musikari andana hurbildu da estudiora kantuak borobiltzera: Mikel Maniega (tronpeta), Andoni Garcia (gitarra elektrikoa), Mikel Lazkano (gitarra elektriko eta akustikoak), Kike Olveira (gitarra flamenkoa), Aitzol Gandiaga (saxoa), Manugaitz aka Wanka “Selektah Kolektiboa” (rap-a “Mintza” abestian), Cubanito, Big Vincent eta El Muro (rap-ak “Bi begiak” abestian), Sergio “Patxuko” (ahotsak, “Nomadak” eta “Bi begiak” abestietan), Rober Oviedo (pianoa), Pello Reparaz (ahotsa “Eltzetik eta altzotik” abestian), Oier Ponce (pianoa “Eltzetik eta altzotik” abestian), Marcel Marimon “Rumb al bar” (ahotsa “Mintza” abestian). Diseinua Ibon Urizarrek egin du.

Beraien hirugarren diskoa ”Sua” da. Emon taldeak gero eta musika baliabide gehiago ditu. Aurreko diskoarekin esan zen Emon taldeak, ez bakarrik diskoetan baita zuzenekoetan ere egurra emango zutela giroa berotzeko asmoz. Emon taldeak berotasuna sua bihurtu du. Izugarrizko musika ekoizpena egin da jakinik taldeak kantu bikainak sortuta zituela. Erritmo sutsuak, dantzarako aproposak, jaia lehertzeko eta jendea bustitzeko izerdi patsetan. Hitz horiek musika atalera eramango bagenitu erritmo koktel hau aterako litzaiguke: rocka, ska, cumbia, salsa, merenge, reggae, rap, rumba. Taldearen eta “Sua” diskoaren musika filosofia ahalik eta jairik gogotsukoena antolatzea da. Baina ez dute ahaztu nahi bizi dugun egoera petrala kalean. Musikarekin gorputzak astintzea eramango gaitu eta burua hausnartzera. Sua, mesedez, eta ez da zigarroa pizteko.

INFORMAZIOA:

Bergara (Gipuzkoa)

  • Eneko Longarte: gitarrak eta ahotsak
  • Ekaitz Otxoa: bateria eta perkusioak
  • Mattin Ostolaza: baxua
  • Aritz Alustiza: trikiak
  • Maikel Antonio Talavera: perkusioak
  • Isusko Igarza: tronboia
  • Aitor Sesma: tronpeta
  • Rober Oviedo: pianoa

DISKAK:

  • PIZTU HERRIA (2010)
  • KONFETI KOLORE (2013)
  • SUA (2014)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *