BRIGADA CRIMINAL

Brigada Criminal 1999ko urtarrilean Lazkaon sortutako musika talde bat da, Los Rockinsonen banaketa zela medio, Ikerrek (bateria) eta Haritzek (gitarra eta ahotsa) zerbait egiten jarraitzea erabaki zutenean.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Denborak aurrera egin ahala eta kanta batzuk osatu zituztela ikusita beste taldekide batzuen beharra sumatu zuten. u nahi zuten taldean. Baiezkoaren ondoren hasi zen Brigada Criminal bere bidea jorratzen. Kantuen bilduma osatu zutenean bere lehen kontzertua Berinen (Galiza) eman zuten, Haritz ere partaide zen Fist Fuckingekin batera, 1999ko abenduaren 4ean. Geroztik kontzertu ugari eman zituzten Euskal Herrian barrena.

2000n taldeko gorabehera batzuk bide, Iñigo eta Gari gabe jarraitzea erabaki zuten Ikerrek eta Haritzek. Gauzak horrela, Fist Fucking taldeko gitarra zen Ander Oiarbideri deitu zioten (Fist Fucking taldea jadanik banandua zegoen), kontzertu pare bat egiteko, denboraz larri baitzebilen. Azkenik taldearen birrantolaketa baten ondorioz Joseba (Fist Fuckingeko bateria eta Ikerren anaia) eta Aitor Aldanondo (Factoría 77ko gitarra eta parranda-kidea) sartu ziren. Aldi berean Ikerrek baxua jotzen zuen talde paralelo batean (Grupo Salvaje), Brigadako taldekide ziren Haritz eta Josebarekin batera. Grupo Salvajeko laugarren taldekidea Nuevo Catecismo Catolicoko Gonzalok (gitarra) osatzen zuen.

Kontuak kontu, taldearen osaketa finkatu ondoren abesti berriak sortzen hasi ziren eta beraien lehen kontzertua Bergarako gaztetxean eman zuten 2001eko Martxoaren 2an. Urte horretan kontzertu ugari eman ostean Haritzek atzerrira joan behar izan zuen lan kontuengatik. Haritz itzuli ostean beste taldekide berri bat hartu zuten taldearen kudeaketa eramaten laguntzeko. Lan horretarako aproposena Uxi zela erabaki zuten eta Quinto Brigada ezizena jarri zioten.

Denborarik ez zuten alperrik galdu, 2002 urte bukaeran beraien lehen lana kaleratu baitzuten. Lan honetako hitzak ia bere osotasunean gaztelaniaz daude. Ekoizpen lanetan Fist Fuckingeko baxujolea zen Iñigo Kanpos (Cabrero) aritu zen. Ekoizpen guztia beraien kontura egin zuten. Gauzak nahiko ongi joan zitzaizkien, disko horrekin kontzertu ugari jo baitzituzten. Kantu hauek euskaraz kantatzeko erabakia hartu zuten, hau baita beraien ama hizkuntza. Kolaboratzaile Captain Nemoko Javier Lecuona Amantegui Gancegui (Fist Fuckingeko abeslari ohia) izan zuten bertsio bat abesten. Aurreko lanean ere badago berak kantatutako beste abesti bat.

2004ko Martxoaren bukaeran beste sei abesti grabatu zituzten, Maiatzean Gor diskoetxearen zigilupean kaleratu zen disko batean parte hartzeko, Olaztiko Stupenda Jonesekin batera.

2006ko udazkenean taldea desegin zen.

INFORMAZIOA:

Lazkao (Gipuzkoa)

  • Haritz Artola (gitarra eta ahotsa)
  • Joseba Arza (bateria)
  • Aitor Aldanondo (gitarra)
  • Iker Arza (baxua)

DISKAK:

  • BRIGADA CRIMINAL (2002)
  • OSTI BI (2004)
  • PREST AL HAGO? (2003)
  • GURE MANDAMENTUAK (2005)
  • LA FINA LINEA ROJA (2007)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *