BARRICADA

Barricada 1982an Iruñeko Txantrea auzoan sortutako rock musika taldea izan zen. Euskal Rock Radikal mugimenduan sartuta, Hertzainak eta La Polla taldeekin kontzertu andana eman zituzten. Estudioko 15 album eta mila kontzertu baino gehiagoren ostean, rock-aren inguruan gehien nabarmendutako euskal taldeen artean dago, euren ibilbidean zehar milioi bat diskatik gora saltzearen ondorioz diamante-diska lortu zutelarik.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Jatorrizko osakideak honako hauek izan ziren: Enrique Villareal (El Drogas), ahots eta baxua; Jose, bateria; Sergio Oses, bigarren gitarra; (hirurak Kafarnaún taldetik etorriak) eta Javier Hernández (Boni), ahotsa eta gitarra. Lehen diskoa, Noche de Rock and Roll, grabatzerakoan Mikel Astrain bateriajoleak bat egin zuen. Horren ostean, Sergiok soldaduska egin behar zuenez gero, Alfredo Piedrafitak ordezkatu zuen.

1984an, Mikel Astrain hil zen. Fernando Coronado bateria jole berria bihurtu zen. Bigarren diskoa, Barrio conflictivo, eta Pon esa música de nuevo kanta batik bat, Mikeli omenezkoak ziren.

Hirugarren diskoa (No hay tregua) grabatzerakoan, 1986an, Barricadak RCArekin sinatu zuen. Baina bien arteko desadostasunek diskoa argitaratutakoan bertan behera utzi zuten kontratua. 1987an, Polygram Iberia diskoetxearekin bat eginda, No sé que hacer contigo laugarren albuma plazaratu zuten. Hala ere, diskoetxe berriak Bahía de Pasaia kanta zentsuratu zuen, Comandos Autónomos Anticapitalistaseko lau kideren hilketa oroitzen baitzuten. Horietako bat El Drogasen Txantreako laguna zen. 1989ko Pasión por el ruido diskoko En nombre de Dios kanta ere zentsuratu zen, Opus Deirekin oso kritikoa baitzen.

1988an kaleratutako Rojo diskoarekin taldeak goia jo zuen. Urrezko diskoa jaso zuten arren, lehenengo tentsioak nabaritu ziren taldearen barruan. El Drogasek metal alternatiboa entzuten zuen garai hartan. Zarataren bila, La araña izeneko diskoa kaleratu zuten, inork oso ongi ulertu ez zuen diskoa. Horren ostean, taldeko hiru kidek hiruna disko atera zuten, nork bere aldetik. Alfredo Piedrafitak ez zuen taldea urtero bira bat egiteko moduan ikusten, beti gauza bera jotzen aspertuta baitzeuden. Entseguak gero eta urriagoak izaten ziren, eta urtebete eman ondoren plazaratutako disko akustikoa porrota izan zen.

Polygram Iberiarekiko kontratua 2000n amaitu zen. DRO diskoetxe independentearekin sinatu zuten orduan, Bésame diskoa kaleratzeko. Horren ostean, Fernando Coronadok taldea utzi zuen. Ibik, In Vitro taldeko Piedrafitaren kide ohiak, ordezkatu zuen. Nolabait, bigarren Urrezko Garaia ezagutzen hasi zen taldea.

2006ko ekainean, zuzeneko disko bikoitza atera zuten. Iruñeko Anaitasuna pabiloian eta Gaiarre antzokian grabatua, saxo, teklatua eta harmonika dituzte lagun.

Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendariak taldearen hainbat bideo zuzendu ditu. Honen Airbag filmean estra moduan agertu ziren Barricadako kideak.

2011ko abenduaren 2an Drogasek Txarrena taldearean webgunean Barricada taldea uzteko erabakia jakinarazi zuen. Biharamunean Boni, Alfredo eta Ibik komunikatu baten bidez taldearen jarraipena ziurtatu zuten. Baxujole lanetan Ander Izeta (Estigia, Nork?, Eraso!) ari da orduztik taldean.

2013ko urriaren 1ean, Javier Hernandez Boni-k proiektu pertsonalago batean murgiltzeko asmoz taldetik alde egitea erabaki zuen eta jarraian, Alfredo Piedrafitak Iruñako Anaitasuna Pabilioian urte bereko azaroaren 23an emango zen kontzertuaren ostean taldea desegingo zela adierazi zuen.

INFORMAZIOA:

Txantrea, Iruña (Nafarroa)

  • Enrique Villareal
  • Javier Hernández
  • Alfredo Piedrafita
  • Ibon Sagarra

DISKAK:

Estudioko diskak

    • Noche de Rock&Roll, 1983
    • Barrio conflictivo, 1985
    • No hay tregua, 1986
    • No sé qué hacer contigo, 1987
    • Rojo, 1988
    • Pasión por el ruido, 1989
    • Por instinto, 1991
    • Balas blancas, 1992
    • La araña, 1994
    • Insolencia, 1996
    • Acción directa, 2000
    • Bésame, 2002
    • Hombre mate hombre, 2004
    • La tierra está sorda, 2009
    • Flechas Cardinales, 2012

Zuzenekoak

    • Barricada – doble directo -, 1990
    • Salud y rocanrol, 1997
    • Latidos y mordiscos, 2006
    • Otra noche sin dormir (CD + 2 DVD), Aurora Beltrán eta Rosendorekin, 2008
    • En la memoria, (CD + DVD), 2010
    • Agur, 2014

Bildumak

    • Barricada 83-85, 1990
    • Los singles, 1995
    • 25 años de rocanrol, (2 CD + 2 DVD), 2008
    • o mejor de Barricada, 2013

Homenaldiak

  • Un camino de piedras, 2003

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *