BAD SOUND SYSTEM

Bad Sound System 2003. urtean Irunen sortutako musika taldea da. Reggae, Dancehall eta Ragga estiloak biltzen dituena besteen tartean. Haien egungo kideak Selektah Stepi (DJ), Masta (MC) eta Kenitra (MC) dira, nahiz eta lehenago Brujo (MC) eta DjSucio (DJ) kideak izan baziren ere. Gaur egun arte bi disko kaleratu dituzte, Buiaka (2004) eta Kalean (2008).


2003an reggae jaialdi baterako gonbidapena zela eta, Stepik Brujo, Masta eta Kenitra Mc-ak bildu zituen DjSucioren scratchekin sound system bat muntatzeko. Aurrerago, beste hainbat kontzertu batzuen ostean, Fermin Muguruza lagunarekin 4 bat kontzertu eman zituzten, horietako bat Lesakako Zambra aretoan izan zen eta grabatua izan zen. Kontrakaleak eta Metakek argitaratzeko aukera eman zieten eta hala egin zuten. Emaitza 15 kantako “Buiaka” izeneko diskoa izan zen.

INFORMAZIOA:


FACEBOOK

Irun


  • Selektah Stepi
  • Masta
  • Kenitra