ANGER

Arrasateko Musakola auzoan (errepublika independentea!) jaio ginen talde bezala 1997an. Musikaren zirrarak eta musika sortzeko irrikak liluratutako nerabeak. Urteak ez dira alferrik pasa, eta hemezortzi urte hauetan sei lan kaleratzeaz gain, hiru digitudun kontzertu kopurua eskaintzeko aukera izan dugu. Aukera diogu, kontzertu bakoitza abentura txiki eta ezberdin bat izan baita, leku eta lagun ugari ezagutuz, eta batez ere gure sormena taularatuz.

BIOGRAFIA - GEHIAGO IKUSI

Izarretik gutxi eta bizarretik sasoiaren arabera asko, musika jale, zale eta sortzaileak (saiatuak behintzat) gara. Bizi dugun mundu eta jendarteak zeresana ematen duen zalantzarik ez daukagu, eta zeresan hori gure galbahetik pasatuz abesti eta diskoetan islatzen dugu. Ahaztu baino lehen, gu Anger gara.

INFORMAZIOA:

Arrasate (Gipuzkoa)

  • Iban: Bateria
  • Ekain: Baxua
  • Beñat: Gitarra
  • Arkaitz: Ahotsa

DISKAK:

  • SUTE PERFEKTUA (2014)
  • HIRUGARREN AZALA (2012)
  • SEDUKZIOAZ (2009)
  • BILUZTU (2005)
  • JARRAITZEN DIGUN ITZALA (2002)
  • ZUHAITZ LEHORRA EREITEN (2000)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *