ALL JAZZ ERA

All Jazz Era 2001ean Gorlizen sortu zen Funk taldea da. Hasieran, lau taldekide zeuden: Jurdan gitarjolea, Oilosko bateriajolea, Arkaitz baxu-jotzailea eta Urtzi gitarjolea.


2002an, Jurdanek taldea utzi eta Itziar saxofoijole Berangotarra batu zen. 2003an, Karmen abeslari Sopelarra batu zitzaien eta harrezkero boskotea osatzen dute.

2005ean lehenengo iraupen luzeko diska grabatu zuten, Urtzi Azkue teknikari lanetan egon zela. Diskoa eurek ekoitzi zuten MusikHerria zigilupean. Disko honetako kantuak guztiak lizentzia librekoak dira, bai grabatu, entzun edota konpartitzeko ere.

INFORMAZIOA:


alljazzera.cc


Gorliz (Bizkaia)


  • Mari Carmen Guillen “Meri” (ahotsa)
  • Joseba Azabal “Oilosko” (bateria)
  • Arkaitz San Martin “Murphys” (baxua)
  • Itziar (saxoa)
  • Urtzi Azkue (gitarra)
  • DISKAK:

    • All Jazz Era (2005)

    BIDEOA: