FSYS-VENDETTA

2012ko Azaroaren 14an Vendetta taldeak euren hirugarren estudioko lanaren argitalpena iragarri zuen: “Atzo, Gaur eta Bihar”. Aukeratutako eguna Abenduaren 5a da eta diska taldearen erreferentzia izatera pasako da oso denbora gutxian.
Euren aurreko bi lanen bidean, disko berriak mundu berrietara egiten du hegan. Beti ere entzulea ez aspertzea eta abesti bakoitzak paisai ezberdin bat marraz dezan helburutzat. “Udarako gau luzeak”, “La Parranda”, “Time for Freedom” eta “Botella de ron” bezalako abestiak oso azkar murgildu ziren taldearen jarraitzaileen bihotzetan.
2013. urtean Vendetta “Fuimos, Somos y Seremos Tour” biran murgiltzen da, taldearen birarik garrantzitsuenetakoa. Bartzelonan hasi eta Iruñean amaitzen den estatu osoan zehar eskainitako areto bira amaitu eta gero Suitzara jo zuen taldeak. Uda osoko jaialdi eta plaza askotan eginiko kontzertu mordoak, Azaroan aurkitu zuten amaiera, taldearen lehen bira Latinoamerikarrarekin. Perú, Txile, Uruguay eta Argentinan izan zen taldea eta bertan euren kontzertu adrenalinatsuak aurkeztu zizkieten euren zale amerikarrei, hiru estudio lanen errepasoa eginez.
“Time For Freedom” abestiaren bideoklip berriaren aurkezpenarekin batera, taldeak “TOUR FOR FREEDOM 2014” birari ekin zion urte horretan, estudioko 4. lana prestatzen zuten heinean. Bira hau berriz ere erraldoia suertatu zen, Azkainen hasi eta Bartzelonan bukatu zelarik.

ABESTIAK:

  1. Fuimos
  2. Time for Freedom
  3. Botella de Ron
  4. La Parranda
  5. Udarako Gau Luzeak
  6. Cuídate
  7. Somos
  8. Jean Lafitte
  9. Cerca del Mar
  10. Ekainak 24
  11. La Vida
  12. Seremos

YOUTUBEN ENTZUN:

 
Deskargatu – WEB OFIZIALEAN DOHAINIK
 
<– ITZULI – VENDETTA