bizkaiko golfoak itziarren semeak

Itziarren Semeak taldearen bigarren diskoa, Andoaingo Garate Studios-en grabatua eta nahastua Kaki eta Martxel Arkarazo teknikariekin. Ska, punk eta reggae doinuak dira nagusi. Kortatu, The Clash, Rancid edo NOFX bezalako taldeen filosofiari jarraituz, estilo ezberdinetako hamaika abesti biltzen ditu.

“Kaleetatik” kantuaren ska klasikotik, “Euzko guay”-ren disko erritmoetara, “Mitoak”-en punk zaporea, “Bizkaiko golfoak”-en hondartza ukitua edo “Beti mozkor”-en reggae nahastea. Tabernetako maitasun, gorroto eta borroka kantak. Lagunekin, bakarrik edo maiteñoarekin abesteko ereserkiak.

NOFX-en “Kill all the white man” abestiaren bertsioa (“Agur maitia”) eta “The Foggy dew” kantu irlandar tradizionalean oinarritutako bertso bat (“Zutik”) ere aurkituko dituzu. Hitzetan Fredi Paia bertsolariak lagundu die, zabaldu nahi zuten mezua zorrotzagoa bilakatuz.

SPOTIFY-n ENTZUN:

DESKARGATU – WEB OFIZIALEAN DOHAINIK

— ITZULI – ITZIARREN SEMEAK

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *