beldurrik ez en tol sarmiento

2015eko urrian SONIDOXXI (Galar , Nafarroa) estudioan grabatua, nahastua eta masterizatua, Javi San Martinen eskutik.

En Tol Sarmiento taldearen laugarren diskoa ikararik gabekoa da. Batez ere, hiru aldaketa nagusi agertuko dira. Aurrekoak baino motzagoa da, zazpi abestiko lana egin dute. Laburragoa eta biziagoa. Euskara hutsean landu dute laugarren diskoa. Alaitasuna galdu gabe, rock-eroagoa da, serioagoa skaren txinpartak alboratu gabe. Baina ETS taldeak betiko gatza eta piperrak ditu doinuetan eta letretan. Jaia bai, alaitasuna ere bai, baita seriotasuna ere idatzi dituzten testuetan. Bizitzari beldurrik gabe eustea eta bizitzea da ikuspegi sakonena. Bizitza aurreiritzirik gabe antolatzea eta aske izatea. Hori da euren aldarrikapenaren xedea.

YOUTUBEN ENTZUN:

<– ITZULI – E TOL SARMIENTO

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *